XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATEK.- Har zazue eta jan, hau da ene Gorputza.

- Egizue hau ene orhoitzapenetan.

DENEK.- Gero hartu zuen kalitza eta erran:
BATEK.- Har zazue eta edan, hau da ene Odola.

- Egizue hau ene orhoitzapenetan.

DENEK.- Milesker Jainkoari.

Ebanjelioa (Apheza aldare ezkerrean da).

BATEK.- Egun hartan Jesusek erran zuen bere dizipulueri: Ene gorputza egiazki janari bat da - eta ene odola egiazki edari bat.

DENEK.- Ene gorputza jaten duena eta ene odola edaten, hura ni baitan dago eta ni haren baitan.

BATEK.- Ni naiz zerutik jautsi ogia.

- Ogi hortarik jaten duenak badu bethiko bizia.

DENEK.- Ohore zuri, Jesu-Kristo.